Enaitz

Haurdunaldia konplikatu eta 29. astean jaio zen Enaitz 2.009ko Martxoaren 31n. 980 gramo pisatu zituen eta inkubadoran zegoela 870 gramotara jaitsi zen. Oxigeno falta larria izan zuen eta ondorio larriak gelditu zaizkio. Bi hilabete egon behar izan zuen inkubadoran bizitzari aurre egiten eta bitarte horretan hainbat infekzio gainditu behar izan zituen. Etxera ekarri eta denbora batera, ohartu ginen Enaitz ez zegoela ongi.

Eguberrietan Enaitzen aldeko futbito txapelketa antolatu dute Irunen. Animatu!

Azaroaren 8an Enaitzen aldeko kontzertua izanen da Berako kataku ostatuan.

Animatu!!

Urriaren 11n, larunbata 21:00tan Bertso Afaria dago Zubiondo ostatuan.

Animatu ederki pasako dugu eta primerako bertsolari hauekin!!

Orriak

-era harpidetu